Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu

Marinel Galduaren balada - text

playlist

Lizar lerden
Jainkosen gutizia
Hara zer den
Irrika bizia
Gogoz biluzia
Izar lehen
Gure kemen
Distira nagusia
Tanta garden
Altzora jausia
Ezti-eguzkia

Sagar-lore
Udaberriz jantzia
Kanpandorre
Ezkila-ontzia
Doinu-erauntsia
Zer kolore!
Zer dotore!
Zer ezkontza antsia!
Zilar-dorre
Laztan-goraintzia
Ezin ahantzia

Zeruertza
Bide amaigabea
Zain baleza
Urrezko alea
Etxeko habea
Babes eza
Gazi-geza
Beharraren katea!
Apar beltza
Bizi-galbahea
Gupidagabea

Haril zuri
Goru eta ardatza
Oihal guri
Irule maratza
Maitezko adatsa
Azal-zurbil
Bila dabil
Kuttunaren lorratza
Urak du hil
Itsasoan datza
A zer min garratza!

Ekiari
Txantxangorriak txio
Leihoari
Ilunak adio
Malkoa dario
Mezulari
Joan hadi
Hatsa sar balekio!
Gure Marik
Erauzi baitio
Musu eman dio

Karabela
Eder kresal gainetan
Dagoela
Haize-hegaletan
Begi ninietan
Hi hintzela
Ontzi-belan
Maite hindudan eta
Marinela
Hago uhinetan
Ene ametsetan

Text přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.