Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu
playlist

Epaile bat behin, konturatu zen
Hiru urrats eman ahala
Egun eta gau, gau eta egun
Norbait segika zeukala
Epaile jauna nora zioan
Bera hara zihoala
Pentsatu gabe agindu zuen:
"Kartzelan sartu itzala!"

Bere baitako sentituko zen
Epaitegiko marrazo
Batzun aldetik ez zuen izan
Ez kritika, ez arazo
Hedabideek, handi-mandiek
Hartu zuten gozo-gozo
Titulatuaz: "delako itzala
Arriskutsua zen oso."

Baina grazia handirik ere
Ez zion egin askori
Justizi ezak ipini zuen
Kaleko giroa gori
Haur txiki batek kontatu zion:
"Begira epaile ongi
Mamu-mamitzen saiatu arren
Zeure itzala zen hori."

Epaile jauna konturatu zen
Bistan zuela uzkia
Haren dardara, ezin egona
Eta kopeta bustia
Kartzelan sartu zituen biak:
Ilargia ta eguzkia
Egia esan zion haurtxoak
Ta mugitzen zen guztia

Kartzelan sartu zituen biak:
Ilargia ta eguzkia
Egia esan zion haurtxoak
Ta mugitzen zen guztia

Text přidala barnajka

Videa přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.