Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu

Udazken koloretan - text

playlist

Udazken koloretan
Landen lurrinak zeharkatuz
Hitaz oroit
Eta higan nauk

Udazken koloretan
Landen lurrinak zeharkatuz
Hitaz oroit
Eta higan nauk

Zuhaitz biluziaren
Gerizpean orpondoa
Orbelaren hilobi
Horiz eta gorriz
Dena lokarturik
Dena lokarturik

Eskuratu hostoa
Xume bezain eder
Hain soila bere heriotzean
Uhaitz guztiaren bizkortasunez
Hain betea
Non erortze honen duintasunak
Hiri kantatzera naraman

Berriro zuhaitzari
So natzaiok, kezkaturik ote?
Joate askearen oparotasunean
Betikotasunaren irria zirudik
Irria zirudik

Gatibu naukan denborak
Bere baitan egositako
Ametsetaz isekaz
Bailegoan
Nere baitako ametsetaz
Isekaz bai leku

Udazken koloretan
Landen lurrinak zeharkatuz
Hitaz oroit eta higan nauk
Hain soil hire heriotzean
Hain xume, adiorik gabeko
Partitzean

Text přidala barnajka

Videa přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.