Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu

Ni Olentzero naiz - text

playlist

Anai-arrebak
Ni Olentzero naiz
Ni Euskalerriko Olentzero
Atzoko eta biharko opariak dakartzkitzuena
Traizioz hildako karlisten gibel freskoak
Geldirik dauden burni oletako maillu
Eta auspoak
Mehatzariak, ikazkinak, benakeroak
Zurginak eta olagizonak
Esku eta aurpegiak garbi
Begiak malko
Biraoka eta zikin
Mendiari behera iheska kaietara
Gari eta oihal bila doazenak

Espainiako opari garestia dakartzuet
Espaineratutako Bizkai mehatzetako burnia
Anai-arrebak aditzen?

Orai hemen nago
Etxeko sutondoan zerraldo
Zomorroak ahoan, lerdea dariodala
Hemen nago

Orduñatikako bidez datozen hiltzailei begira
Eta ikusten
Nola ari diren gure kaiak lelo-kabiak
Bihurtzen ikusten
Orain txizpaz armatutako kaioen ega askea
Kaioen ega askea

Hemen nago
Leonard Cohen bezala sentitu nahirik
Trintxeretako gudariei jauna
Deramaioten apez euskaldun bat
Izan nahian

A, ni plazerra naiz
Ni basauntz bat naiz
Jaizkibeletik itsasora jauzika doana
Eta gauez beren burua hiltzen duten
Euskal olerkariekin
Eta haien gorputzak laztanduko dituzten
Lupin eta legatzekin
Laga, Bakio eta Ondarraitzeko ondartzetan
Mintzatzen naiz
Ni haur jaioberria naiz
Aturri ibaian barna
Ene arbasoen laztan eta fereken
Billa dabillena

A, ni izanen naiz
Ene alaben arto, maitale eta seme
Eta euri denean
Haiekin joanen naiz
Bertsoak entzutera Xenpelarrenera

Irlandako emakumeok, Euskalerriko emakumeok
Gure abestiz beteko dugu geroa
Belarrezko arparen itzalean eginen loa
Eta zuen semeak bretoi izanen dira

Bizkaiko eukalitoen antzera
Eta inork
Inork ez du honen berri izanen
Debekatua bait dago
Debekatua bait dago gure amodioa
Debekatua bait dago gure amodioa

Eta orain banoa
Eta barka kantu triste hau
Barka txoriekin besarkaturik
Gure itsasoko ur sakonetan murgiltzen banaiz

Agur ene
Agur seme
Agur itsaso, Agur Garazi
Agur, Agur anai-arrebak
Agur ene
Agur seme
Agur anai-arrebak
Agur ene
Agur seme
Agur ene guztiak

Text přidala barnajka

Text opravila barnajka

Videa přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.