Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu

Nere herriko neskatxa maite - text

playlist

Nere herriko neskatxa maite
Ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
Itsaso garden, lur gozoko landare
Kresalaren usain, zeru kolore
Nere bihotzaren taupaden hotsez
Zure grazia dut kantatzen
Nere bihotzaren taupaden hotsez
Zure grazia dut kantatzen

Bihotz minberen egunsentia
Herri sofrituaren lamia
Ipuin zaharren piper eta eztia
Erreka garbien kantu bitxia
Udazken lizunez zaude jantzia
Izar zerutarren irria
Udazken lizunez zaude jantzia
Izar zerutarren irria

Lanbro artetik itsas geldira
lehunki zoazen txori airosa
Amodiozko sentipenaren hatsa
Zure ezpainetan loratuz doa
Goizeko ihintzetan belardi zera
Eguzkitan zilar dizdira
Goizeko ihintzetan belardi zera
Eguzkitan zilar dizdira

Text přidala barnajka

Videa přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.