playlist

Nere ekialdean - text

Urdina itsasoari irailak eman zion
Eta itasoak nerekin kaio bat egin zuen
Orobat itsaso den kaioa

Ortzimugaren bila doan treineruarekin batera
Helmugarik gabeko ekitaldira abiatzen naiz
Arraunen uherak bezala
Hiltzen eta birjaiotzen natzaio
Hegaldi bakoitzari
Ezaugarririk utzi gabe
Ez baitira loturak baino

Ilunabarretan, harrabots antzuetatik
Iheska doazenekin elkartzen aniz
Eta zalantzan diren kezkatiek
Itxaropenez elikatzen naute
Itxaropenez elikatzen naute

Bere bihotzean, mugagabetasunarekin
Batzen nauen hazia daramat
Egunsenti berriak pizten ditu
Nere ekialdean, ekialdean

Eta behin gauaren besoetan
Isiltasunaren ahotsa aditzean
Euria ari du nere begietan
Errukirik jaso ez dutenen saminez
Beterik baitaude

Urdina itsoari irailak eman zion
Itsasoak nerekin kaio egin zuen
Orobat itsaso den kaioa

Text přidala barnajka

Video přidala barnajka


Přihlášení

Registrovat se

Nere ekialdean

Benito Lertxunditexty

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.