Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu
playlist

Zu bezelakoa naiz, oi gaua
Iluna eta biluzia
Ene ametsen garretan
Dagoen bidean barna noa
Eta ene oinak lurra ukitu orotan
Egundoko aritza sortzen da

Ez, zu ez zara, ez zara
Ni bezelakoa, oi eroa
Ondarrean egin atza neunzera
Oraindik ere atza
Atza neunzera begiratzen bait duzu
Begiratzen bait duzu

Zu bezelakoa naiz, oi gaua
Ixilla eta sakona
Eta ene bakardadearen bihotzean
Ba da erditzen ari den jainkosa bat
Eta bertan zerua eta infernua
Bat egiten dira

Ez, zu ez zara, ez zara
Ni bezelakoa, oi eroa
Oraindik ere oinazeak
Ikaratzen bait zaitu
Eta osinaren dei-kantak
Dei-kantak izitzen

Zu bezelakoa naiz, oi gaua
Basa eta ikaragarria
Ene belarriak menperatu herrien
Menperatu herrien garraxiz
Eta ahaztu lurren asperenez
Beterik bait daude

Ez, zu ez zara, ez zara
Ni bezelakoa, oi eroa
Oraindik ere zure ni ttipia
Laguntzat Daukazu
Eta ez duzu zure Ni haundiaren
Adiskide izatea lortzen

Zu bezelakoa naiz, oi gaua
Bihotz-gogorra eta beldurgarria
Ene bularra garretan dauden itsasontziek
Argitua bait dago
Eta ene ezpainak hildako gudarien
Odolez bustiak

Ez, zu ez zara, ez zara
Ni bezelakoa, oi eroa
Oraindik ere zure bizki-arimaren
Grinak dauzkatzu
Eta ez zara bihunu zuhaurren
Lege bakarra

Zu bezelakoa naiz, oi gaua
Gatz eta piper ene itzalaren babesean
Lo dagoen hura ardo birjinaz
Mozkortua Bait dago orain
Eta jarraitzen didan Emakumeak
Bekatu egiten du alaiki

Ez, zu ez zara, ez zara
Ni bezelakoa, oi eroa
Zure arima zazpi toleseko
Oihaletan inguratua bait dago
Eta ez deramazu bihotza
Bihotza eskuetan

Zu bezelakoa naiz, oi gaua
Jasale eta grinatsua
Ene bularrean zimeldu musuzko
Hil-atorretan
Ameka maitale hil bait daude
Obiratuak

Text přidala barnajka

Videa přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.