Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu

Hainbeste urte igaro dira
Hainbeste gertakizun
Nere buruan kokatu zen enbata hartatik

Nere kostatik urrun, Gran Solen
Egun bat urpean
Hiru igeri
Eta bederatzi arnasketan

Egunetan Islandar barku bat agurtzen dut
Asteak lotan
Asteak urgainean

Harriduraz, legatzen zilarrezko sabelpeari so
Beren bizkar iheskorra ferekatu nahi dut
Baina, ez zaitez hurbildu esaten didate

Ehun egun argirik gabe
Ehun egun ur-dantzan
Errainuei arpoiak boteaz

Donegall Squaren
Kantuak entzutzen ditudan bitartean
Golkoko nigarra
Donegall Squaren
Van Morrison entzuten dudan bitartean
Auhena Golkoko plazetan

Egunak euritan
Gauak igeri
Nere begien bila dabiltzan hegaztiak
Itsas izotzaren kilapean ezkutatzen naiz

Text přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.