Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu

Bortu gaineratik - text

playlist

Hango bortu gainetarik
Altxatzean hego hatsak
Beldurraren zainetarik
Airatzen dira urratsak
Ez dakit erranen dudan
Nolatan maite zaitudan

Behar grina bedi lerra
Lo hiletik gau hotzera
Zure so beltzen ederra
Joan dakidan bihotzera
Ez dakit erranen dudan
Nolatan maite zaitudan

Hauts eztiaren zaparta
Hitz arruntaren kalaka
Suak bultzatu du barda
Mintzo ausarten balaka
Ez dakit erranen dudan
Nolatan maite zaitudan

Lur hutsetik begiraino
Amets hotsa dut ekarri
Bihotz honen hegiraino
Zazpi musuz bake jarri
Ez dakit erranen dudan
Nolatan maite zaitudan

Text přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.