Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu
playlist

Mila bederatzieun da
lenengo urtian
Maiatzaren hamalau
Garren egunian
Orioko herriko
Barraren aurrian
Balia agertu zan
Beatzik aldian

Haundia ba zan ere
Azkarra ibilian
Bueltaka han zebilen
Juan da etorrian
Ondarra arrotuaz
Murgil igarian
Zorriak zeuzkan eta
Haiek bota nahian

Ikusi zutenian
Hala zebilela
Beriala jun ziran
Treineruen bila
Arpoi ta dinamitak
Eta soka bila
Aguro ekartzeko
Etzan jende hila

Bost treinero juan ziran
Patroi banarekin
Mutil bizkor bikainak
Guztiz onarekin
Manuel Olaizola
Eta Loidirekin
Uranga, Atxaga ta
Manterolarekin

Baliak egindako
Salto ta marruak
Ziran izugarri ta
Ikaratzekuak
Atzera egin gabe
Ango arriskuak
Arpoiakin hil zuten
Han ziran hangoak

Bost txalupa jiran da
Erdian balia
Gizonak egin zuten
Bain nahiko pelia
Ikusi zutenian
Hila edo itoa
Legorretikan ba zan
Biba ta txaloa

Hamabi metro luze
Gerria hamar lodi
Buztan palak lau zabal
Albuetan pala bi
Ezpainetan bizarrak
Beste ilera bi
Orraziak bezala
Ain zeuzkan ederki

Gorputzez zan mila ta
Berreun larrua
Beste berreun mingain
Ta tripa barruak
Gutxi janaz etzegon
Batere galdua
Tinako sei pezetan
Izan zan saldua

Gertatu bat jarri det
Egiaren alde
Hau horrela ez bada
Jendiari galde
Bihotzez pozturikan
Atsegintsu gaude
Gora oriotarrak
Esan bildur gabe

Text přidala barnajka

Videa přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.