Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu

Askatasunaren semeei - text

playlist

Herri neketsu hontan
Polborazko lohitara
Euskal semeak boteaz
Trintxeretako nekeaz
Gure barne muinak ezituaz
Ukatzen zaigun izatearen
Funtsa lurrean errotuaz
Mendez mende bagoaz

Gure begi legorretan
Askatasun egarriz
Nahigabea haunditzen
Etsipenaren aurreko
Itsumenean
Izar gidaririk ez

Ez dator gugana
Jainkosa Mariren
Urrezko ileen dizdirarik
Ez eta, erreka garbietara
Lamiek kantatutako
Doinu liluragarririk

Ez ote inoiz
Beren urrezko orrazeaz
Sasi nahasi hau orraztera jetxiko?
Ez ote gaitu
Sugar zerutarraren sumindurak
Bere seme Jaun Zuriaren ikuituaz
Txertatuko?

Hor dire nunbait maite
Gure errege-alaben
Setazko jantzi txuriak
Hor nunbair, izan ere
Oraindikan usaindu gabeko
Lore freskoak
Askatasunaren semeen
Paradisuan

Amodiozko kontuak
Zilegi izango zaizkigunean
Euskal Herriko haurrak
Berriro ere euskal ipuin xarmantez
Lotaratuko direnean
Gure arteko begiradak
Anaikorrak egingo direnean
Gure izatearen
Ardatza sendoaren bueltan
Garaipenezko kantuak
Entzungo direnean

Orduan bai maite
Gure lurreko belar gozoa
Zure eta nere soinean lizun bilakatuaz
Amodiozko mozkorrean murgilduta
Zorabiozko jirabiretan
Aragi daldartien hatsedenean
Askatasunaren semei dai eginaz
Gure munduaren astapena
Hantxen osatuko dut
Zure sabelean

Text přidala barnajka

Video přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.