Kecárna Playlisty
Obnov stránku
Desktop verze
Horní menu

Ametsik gabeko loan - text

playlist

Eta badira artistak diren poetak
Eta euren bertsoak lantzen dituzte zurginak zura bezala
Ze trixtea loratzen ez jakitea!
Bertsoak bertsoaren gainean jarri beharra
Horma bat jasotzen duenak bezala
Eta ongi dagoen ikusi, eta ez badago kendu

Etxe xuxen bakarra Ludia (oro) denean
Aldakorra izanik beti ongi dago eta beti bera da

Hontaz pentsatzen dut, ez pentsatzen duenak bezala
Pentsatzen ez duenak bezala baizik
Eta loreei begiratzen diet, eta irri egiten dut
Ez dakit berek ulertzen nauten
Ez eta nik berak ulertzen ditudan ere
Baina badakit haietan eta nigan dagoela egia
Eta ludiaren eskutik joan eta bizitzaren
Gure arteko jainkotasunean
Eta urtaro alaiek besoetan garamatzatenean
Lotaratzean haizeari kantatzeko uztean
lasaituz, gure ametsik gabeko loan

Text přidala barnajka

Tento web používá k poskytování služeb, personalizaci reklam a analýze návštěvnosti soubory cookie. Používáním tohoto webu s tím souhlasíte. Další informace.